Espainiaren 1513ko errekerimendua

Hernán Cortés Mexikoko konkistan. XVII. mendeko margolan anonimoa.
Mesoamerikaren konkista: Cuzcatlango guda.

1513ko errekerimendua edo Palacios Rubiosen errekerimendua (izenburu osoa Notificación y requerimiento que se ha dado de hacer a los moradores de las islas en tierra firme del mar océano que aún no están sujetos a Nuestro Señor zen, Juan López de Palacios Rubios legelariak 1512an prestatu zuen testua da, azkenean 1513an onartuta. Testu hori Burgosko Legediaren testuinguruan prestatu zuen Ameriketako konkista zuritzeko. Dokumentua idaztea Fernando II.a Aragoikoaren agindua izan zen.

Errekerimendua konkistatzaileek indigenen taldeen aurrean ozenki eta gaztelaniaz irakurri behar zuten. Bertan, formalki, Espainiako errege-erreginen eta konkistatzaileen aurrean menpekontasuna erakustera behartuak zeudela adierazten zitzaien. Menpekotasun horren jatorria Jaungoikoa eta haren ordezkari zen Aita santua ziren zeren eta Erromako nagusiak Ameriketako lurrak Espainiako monarkiaren eskuetan utzi baitzituen. Indigenek errekerimendua onartzen ez bazuten konkistatzaileek indarra erabil zezaketen.[1]

  1. http://enciclopedia.us.es/index.php/Requerimiento

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search